Fosa tektoniko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Afrikako laku handien azpian, fosa tektoniko handi bat dago.

Fosa tektonikoa, bi alboetan, fallek mugatutako beheragune luze bat da, falla horien artean, lurra, barne indarren eraginez hondoratu delarik.

Batzuetan, ibai bat igarotzen den harana eratzen duten arren (Rhin bezala, Basilea eta Mainz artean), fosa tektonikoek, ez diete ezer zor higaduraren kanpo agenteei. Mailakatutako fallek, lurraren hondoratzearen alboko mugak adierazten dituzte. Hau, ehundako edo milaka kilometroz heda daiteke, Rift Haran Handian bezala, Afrikako Laku Handiez betea, Mozanbiketik Taurus mendietaraino, Turkian. Pitzadura horren ekialdean geratzen den Afrikaren zatia, kontinentetik banatzeko bidean dago, eta banaketa horrek eragiten du lurrazalaren hondoraketa eta itsas beso bat bihurtuko den fosa baten eraketa, aurretik, Itsaso Gorrian eta Adengo Golkoan gertatu zen bezala.

Ozeano dortsalek, 80.000 kilometroko luzerako fosa bat eratzen dute.