Fototrofo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fotoautotrofo» orritik birbideratua)
Lurreko eta ureko fototrofoak: eroritako enbor batean sustraitu den landarea, algaz beteriko urmaelan.

Fototrofoak (grezierazko φωτο, foto, "argia" + τροϕή, trofi, "elikatu") argi-energia energia kimikoa bihurtzeko gai diren bizidunak dira, haien karbono-iturria CO2 izanik. Askotan organismo fotoautotrofoak energia lortzeko beste era batzuk dauzkate honetaz gain.

Fototrofo gehienak autotrofoak dira, hots, CO2 dute karbono-iturria. Fotoautotrofo deritzonak dira, eta fotosintesia burutzen dute. Landare ia guztiak fotoautotrofoak dira eta baita hainbat bakterio ere. Bakterio gutxi batzuk fotoorganotrofoak dira, hots, argi-energia dute energia iturria, baina materia organikoa erabiltzen dute karbono-iturri gisa (heterotrofoen antzera).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]