Fotosistema

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fotosistemak pigmentu fotosintetikoak biltzen dituzten talde funtzionalak dira, landareen kloroplastoetan daudenak (kloroplastoetako tilakoideetan, hain zuzen ere). Zeregin oso garrantzitsua burutzen dute fotosintesian, pigmentu horiek (klorofilek, karotenoideek...) argiaren energia xurgatu eta energia kimiko (ATP) bihurtzen baitute.

Klorofila guztiek berezitasun bat dute: argiaren aurrean elektroiak erraz galtzen dituzte. Galdutako elektroiak elektroi-garraiorako kate batean sartzen dira, non molekula bat erreduzitzen da (NADP) eta ATP ere (energia kimikoa) eratu egiten da.

Landareen fotosintesian bi fotosistema daude (I eta II). Fotosistema bakoitzak argiaren uhin luzera ezberdinetan lan egiten du:

  • I fotosistema a klorofilaz ugaria da. 710 nm-etako uhin luzerak, gehienez, xurgatu egiten ditu (uhin luzera handiekin lan egiten du)
  • II fotosistemak b klorofila ugari du. Uhin luzera motzagoekin lan egiten du, gehienez 680 nm dituztenak.

Bi fotosistema horiek batera lan egiten dute, seriean. II fotosisteman uraren fotolisia gertatzen da, oxigeno molekula bat askatuz. Fotosistema bietan 2 elektroi garraiatzen dira.

Bi zati bereizi daitezke fotosistemetan: antena konplexua (bertan argia xurgatzen duten pigmentuak daude) eta erreakzio gunea (bertan elektroi-garraioaren katea dago, eta erreakzio kimiko gehienak gertatzen dira).

II fotosisteman klorofilak askatzen dituen bi elektroiek, uraren fotolisitik datozen bi protoiekin batera, NADP erreduzitzen dute (NADP → NADPH2). Bestalde, uraren fotolisitik datozen bi elektroiak garraio kate batean sartzen dira (zitokromoak dituena) eta arnas katean gertatzen den antzeko prozesu baten bidez ATP ere sortu egiten da.