Four Weddings and a Funeral

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:58, 22 urtarrila 2016

Four Weddings and a Funeral (euskaraz Lau Ezkontza eta Hileta Bat) 1994ko Mike Newell ingeles zinema zuzendariaren amodio eta umorezko filma bat da. Bertan, Hugh Grant, Andie MacDowell, James Fleet, Simon Callow, John Hannah eta Kristin Scott Thomas aktoreek antzeztu zuten.

Mundu osoan bai ikusle nahiz diru etekinekiko sekulako arrakasta izan zuen, Film onenaren Oscar Sarirako izendapena jasoz.

Bestalde, soinu bandako Wet Wet Wet ingeles pop musika taldearen jatorrizko The Troggs taldearen Love Is All Around ("Maitasuna Zure Inguruan Dago") abestiaren bertsioa bera filma bezain ezaguna bilakatu zen.

Argumentua

Erresuma Batuko Londres hiriburuan girotua dago. Charles (Hugh Grant) eta bere lagunak, denak ere ezkongabe eta bikote gabeak, heuren ia ezagun guztiak ezkonduak dauden adin batera iritsi dira. Adiskide taldea gonbidatua izan den hauetako ezkontza batean, Charlesek Carrie (Andie Macdowell) estatubatuarra ezagutu eta lehen bistadizoan haretaz maitemindu da. Gaua elkarrekin igarotzan dute baina ez dira berriz ere elkar ikusiko. Hurrengo ezkontzararte itxaron beharko dute, zoritxarrez Charlesentzat Carrie bere senargaiarekin ezkontzen dena.

Aktoreak

Kanpo loturak