Fouta Djalon
Wikipedia(e)tik
Koordenatuak: 11°19′3″N 12°17′23″W / 11.31750°N 12.28972°W
Fouta-Djalon [futadʒaˈlɔ̃] (Futa Jalon, Futa Djalon, Futa Dschalon edo Fouta Djallon ere idatzia) Gineako erdi-iparraldean dagoen mendigunea da. Goi-ordoki eta muino eremua da, 81.952 km²ko azalera eta 1.000 mko batezbesteko garaiera duena. Puntu gorena Loura mendia da (1.515 m). "Mendebaldeko Afrikako ur-gaztelua" deitzen zaio, plubiometria oso handia delako, eta ibai askoren iturburua da: Niger, Senegal, Gambia eta Corubal, besteak beste.