Frédéric Auguste Bartholdi
Wikipedia(e)tik
Frédéric Auguste Bartholdi (Colmar, Frantzia, 1834 - Paris, Frantzia, 1904) frantses eskultorea izan zen.
Biografia [aldatu]
New Yorkeko portuan dagoen La Liberté éclairant le monde (Askatasunaren Estatua) da haren lanik famatuena (1886an inauguratu zuten): brontzezko xaflaz egina eta 33 m luze da, eta Gustave Eiffelek eginiko altzairuzko egituraren gainean dago. Halaber, Le lion de Belfort (1880) da Bartholdiren beste lan ezagun bat; haitzean zizelkatua dago, eta 22 m garai eta 11 m zabal da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.