Frédéric Le Play

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Statue of Frédéric Le Play by André-Joseph Allar (22 August 1845, 11 April 1926) In the Jardin du Luxembourg in Paris
Frédéric Le Playren estatua, Parisen

Ingeniari, ekonomialari eta soziologo frantsesa (La Rivière Saint-Sauveur, Calvados, 1806 - Paris, 1882). Eskola Politeknikoan ikasi zuen, eta Meatze Eskolan irakatsi zuen. Politikan esku hartu zuen: Estatuko Kontseiluko kide (1855) eta senatari (1867-1870) izan zen. Comterekin eta Spencerrekin batera Soziologiaren sortzailetzat hartu izan da, eta zientzia horren barnean, metodo monografikoaren sortzailetzat. Joera kontserbadorea zuen; katolizismo sozialaren eragile nagusia izan zen, eta aldarrikatzen zuen gizartearen erreformari begira jabeen, patroien eta familiako gurasoen aginpidea berresten zuen. Ideia horiek eragin handia izan zuten XIX. mendearen bigarren erdialdeko patroien mugimendu sozialaren baitan (paternalismoa). La Réforme sociale (1864, Gizarte erreforma) da Playren obra nagusia; lan horretan sozialismoaren eta liberal baikorren aurkako agertzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frédéric Le Play Aldatu lotura Wikidatan