Fra Angelico

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fra Angelico

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGuido di Pietro
JaiotzaVicchio, 1390(e)ko hamarkada
Talde etnikoaItaliarra
HeriotzaErroma eta Florentzia1455eko otsailaren 18a (egutegi gregorianoa) (55/65 urte)
Hobiratze lekuaSanta Maria sopra Minerva (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Lorenzo Monaco (en) Itzuli
Gherardo Starnina (en) Itzuli
Ambrogio di Baldese (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, illuminator (en) Itzuli eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Florentzia
Erroma
Cortona
Fiesole
Foligno
Orvieto eta Perugia
Lan nabarmenak
MugimenduaItalian Renaissance (en) Itzuli
Early Renaissance (en) Itzuli
Genero artistikoaarte sakroa
Santutegia
Otsailaren 18
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Musicbrainz: 88c81a58-651e-4ce9-b51c-9b52f3860f1b Find a Grave: 6015 Edit the value on Wikidata

Fra Angelico, jaiotza-izenaz Guido di Pietro eta fraide-izenaz Fra Giovanni da Fiesole (Vicchio di Mugello, c.1395 - Erroma, 1455eko otsailaren 18a), italiar margolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domingotarra, Fiesoleko komentuan ordenatua, 1427 inguruan. Bera ere priore izan zen Fiesoleko San Domenicon (1449-1452). Fra Angelicok eginak edo bere lantegian eginaraziak, haren fresko eta erretaulak Fiesole, Brescia, Florentzia, Cortona, Perugia, Erroma eta Orvieton banatu ziren.

Florentziako San Marco komentuan fraideen 50 gela, klaustroa eta kapitulu-aretoa apaindu zituen (1437-1445), Kosme Mediciren aginduz. Gaur egun museoa da komentu hori, eta hantxe daude Florentziako aldian Fra Angelicok egindako obra gehienak. 1440 urte inguruan, Florentziako San Marco eta beste bi komenturen erretaulan Ama Birjina eta Haurra aingeruz inguratuak irudikatu zituen, sacra conversazione deitu zen gaiaren garapena markatuz; Vatikanon Nikolas V.aren kapera apaindu zuen (1446-1449); 1447an Orvietoko katedralean lan egin zuen; 1453an Erromara itzulirik, bertan hil zen.

Fra Angelicoren artea, hasieran xehe eta zehatza zena, bizitza arrunta irudikatzera bihurtu zen gero eta gehiago. Koloreen leuntasuna, pertsonaien gizatasun biguna, marrazkiaren gotortasuna eta gardentasuna, planoen eta perspektibaren mailakatze zuzena dira, besteak beste, haren estiloaren ezaugarriak.

Fra Angelicoren obra nagusi zenbait: Ama Birjinaren koroatzea (1425 inguruan), Adierazpena, Ikustaldia, Magoen adorazioa, Ama Birjinaren ezkontza (1425-1430), Herodesen oturuntza (1435 inguruan), Jesukristo gurutzean, Santuak, Akinoko Santo Tomas eta San Buenaventura.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fra Angelico Aldatu lotura Wikidatan