Frai Bartolomeo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fra Bartolomeo» orritik birbideratua)
Frai Bartolomeo

Bizitza
JaiotzaPrato1472ko martxoaren 28a
Herrialdea Florentziako Errepublika
HeriotzaFlorentzia1517ko urriaren 31 (egutegi gregorianoa) (45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Piero di Cosimo
Cosimo Rosselli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, monjea eta marrazkilaria
Lantokia(k)Florentzia
Lan nabarmenak
Mugimenduapizkundea
Genero artistikoamargolaritza erlijiosoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Frai Bartolomeo edo Bartolommeo della Porta (Savignano di Prato, 1472ko martxoaren 28a - Florentzia, 1517ko urriaren 6a), Baccio della Porta ere deitua, Pizkundeko italiar margolaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cosimo Rosselliren ikaslea izan zen. Hasieran Il Perugino eta, batez ere, Leonardo da Vinciren eragina agertu zuen; gero, Michelangelorena eta Rafaelena. 1500ean Domingotar Ordenan sartu zen eta geroago, Girolamo Savonarolaren jarraitzaile baitzen, bere lehenagoko lan profanoak erre zituen. Bizitzaren parte gehiena Florentzian eman zuen, baina 1508an Veneziara eta 1514an Erromara egindako bidaietan teknika eta estilo berriak beretu zituen. Florentzian hil zen 1517an.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren margolanak Quattrocentotik Pizkunde beterako pausoa islatzen du. Bartolomeoren lanean ikuspuntuaren zentzua eta erliebearen bilakuntza ageri dira nabarmen, bere-berea den sfumato eta contraposto-aren erabilera efektistarekin batean. Lan gehienak Mariotto Albertinellirekin batera egin zituen, anagrama moldean biek batera izenpetzen zituztelarik.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan nagusiak ditu Savonarolaren erretratua (1498 aldean, Museo nazionale di San Marco, Florentzia), Azken Judizioa freskoa (1499-1501, Museo nazionale di San Marco, Florentzia), Ama Birjinaren agerpena San Bernardori (1504-1507, Uffizi Galeria, Florentzia), Santa Katalinaren ezkontza mistikoa (1511, Louvre Museoa, Paris), Pala Corondolet (1512, Besançongo katedrala) eta Kristo lau ebanjelariekin (1516, Palazzo Pitti, Florentzia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]