Fragata (ontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzinako bela fragata
Surcouf frantziar fragata, La Fayette klasekoa
Artikulu hau ontziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fragata».

Fragata armamentu ertaina eramaten duen gerraontzi arina eta gobernagarria da. Korbeta baino handiagoa eta batailako lerroko itsasontzia baino txikiagoa.

Gerra-belaontzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako fragatak batailako lerroko itsasontziak baino arinagoak ziren, baina antzeko luzera zuten. Zingoa, aldiz, txikiago zuten kostaldean patruila lanak burutzeko; hiru masta eta bela karratuak zituzten, eta arma bizkar bakarra zuten, hau da, kanoi-ilara bat besterik ez. Holandan asmatu zituzten , Laurogei Urteko Gerran. Geroago ingelesek eta frantsesek kopiatu zituzten, eta azkenean itsas-armada guztiek.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mundu gerran fragatak armada nagusiaren lagungarri izan ziren eta konboiak babesteko edo erasotzeko erabili ziren. Orduan 1000 eta 4000 arteko tona zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]