François Blondel
Wikipedia(e)tik
François Blondel matematikari, ingeniari, arkitekto, teoriagile eta diplomatiko frantsesa izan zen (Ribemont, 1618 - Paris, 1686). Zientzia eta Literatura ikasketak amaitu zituenean diplomazia-lanetan jardun zuen, Egipton eta Konstantinoplan batez ere. Antilletako gotorlekua eraiki zuen 1666. urtean. Zientzia Akademiako kidea izan zen, eta Arkitekturaren Erret Akademiaren sortzaileetariko bat izan zen (1671). Berak eraiki zuen, erromatarren ereduei jarraituz, Parisko Porte Saint-Denis garaipen-arkua (1671-1672). Dogma klasikoko teoriagile honek klasizismoa eta Errenazimentuko Italiako arkitektura sustatu zituen, italiar barrokoa alde batera utziz.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.