François Duvalier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

François Duvalier (Port-au-Prince, 1907ko apirilaren 14a – Port-au-Prince, 1971ko apirilaren 21a) politikari haitiarra izan zen.

1934an medikuntzan lizentziatu zen Haitiko Unibertsitatean. Gaixotasun infekziosoen arloan nabarmendu zen bere herrialdean bertan, eta hori dela-eta "Papa Doc" ezizena jaso zuen.

Politikan sartu zen Haitiko osasun sistemaren bidez. 1950ean kolpe militar baten aurka azaldu zen, 1956an presidente hautatu zuten eta hurrengo urtean kargua hartu zuen. Oposizioaren buruzagi gehienak egotzi zituen herrialdetik, eta hurrengo urtean konstituzioa egokitu zuen. Agintekeriarekin jokatu zuen ordutik aurrera, eta komunismoaren eta atzerritarren aurka borroka latza egin zuen, hainbat pertsona jazarriz eta esparru askoren profesional ugari bota zituen herrialdetik. AEBekin harreman gorabeheratsuak mantendu zituen, eta Afrikara begira Panafrikanismoaren sustatzaile agertu zen. Vuduaren jarraitzailea izan eta saiatu zen katolizismoarekin uztartuz, baina Erromatik eskumikatu zuten.

Garai honetan bere agindupean zeuden Tonton Macoute talde paramilitarrak ezagun egin ziren, haien inguruan kondaira beldurgarri eta ilunak hedatu zirelarik.

1964tik aurrera "bizitza osorako agintaldia"an jardun zuen hil arte, ia 14 urtez boterean mantenduz. Ordutik aurrera Jean-Claude Duvalier semeak ("Baby Doc") ordezkatu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Duvalier Aldatu lotura Wikidatan