François Fénelon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
François Fénelon

François Fénelon (jaiotza-izena: François de Salignac de la Mothe) Frantziako artzapezpiku eta teologoa izan zen (Fénelon gaztelua, Périgord, Frantzia, 1651 - Cambrai, Frantzia, 1715). 1678an katoliko egindako emakume protestanteen taldeko (Nouvelles Catholiques) zuzendari izendatu zuten, eta hamar urte egin zituen kargu horretan. Garai horretan idatzi zituen Traité de l´éducation des filles (1687, Nesken irakaskuntzarako gidaliburua), Traité du ministère des Pasteurs (1688, Apaizen egitekoei buruzko liburua) eta Réfutation du système de Malebranche (Malebrancheren sistema arbuiatuz). 1689an Luis XIV.aren bilobaren irakasle izendatu zuten, eta harentzat idatzi zituen Aventures de Télémaque (1699. Duvoisin idazle euskaldunak itzuli zuen obra hori, 1830. urtetik aurrera), Dialogues des morts (1700, Hildakoen hizketak) eta alegia-liburu bat (Fables). Télémaque, Plan de Gouvernement (1710) eta Essai philosophique sur le Gouvernement civil liburuetan herrien aginpideko oinarriak finkatu zituen. Liburu horietan azaldu zituen ideiei esker, Cambraiko artzapezpiku izendatu zuten (1695). Bossueten États d´oraison liburuari erantzunez, Explication des maximes des Saints (1697) idatzi zuen. Bossuetek Relation sur le quiétisme (1698) idatziz erantzun zion, eta azkenik Aita Santuak haren liburuko 23 proposamen kondena zitzan lortu zuen. Fénelon erabaki horren aurrean makurtu zen, De Auctoritate liburuan esaten zuena betez.


Erreferentziak[aldatu]