François Just Marie Raynouard

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
François-Juste-Marie Raynouard.jpg

François Just Marie Raynouard Frantses dramagilea eta politikaria (Brignoles, 1761 - Passy, 1836). Legebiltzarreko diputatu izan zen, girondinoen aldetik (1791), Thermidorreko 9ko hilketatik ihes egin ahal izan zuen (1793), eta Robespierre hil ondoren (1794) jendaurrera itzuli zen. Ondoren tragediak idatzi zituen, Caton d´Utique (1794), Les Templiers (1805), baina Napoleonen haserrea piztu zuen Les États de Blois, ou la mort du duc de Guise antzerki-lanarekin (1810, Bloiseko estatuak edo Guiseko dukearen heriotza). Erudizio-lanak egin zituen ondoren: Choix des poésies originales des troubadours (1816-1821, Trobadoreen poema hautatuak) eta Lexique roman hiztegia, hil ondoren argitaratua (1939-1944).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]