François Mauriac

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
François Mauriac
François Mauriac
François Mauriac 1932an
Datu pertsonalak
Izen osoa François Mauriac
Jaio 1885eko urriaren 11
Bordele (Frantzia)
Hil 1939ko maiatzaren 27a
Paris (Frantzia)


François Mauriac (Bordele, Frantzia, 1885eko urriaren 11 - Paris, Frantzia, 1970eko irailaren 1a) frantsesezko idazle bat izan zen, 1952an Literaturako Nobel Saria irabazi zuena. XX. mendeko idazle katoliko onenetarikotzat hartzen da.

Biografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso katolikoa zen familia batean jaio zen. Gazte zelarik, bere aita hil zen eta amaren ardurapean geratu zen. Bordeleko Unibertsitatean Letretako lizentzia atera zuen.

Lehen Mundu Gerran soldadu izan zen eta larriki gaixotu zen. 1933an Frantses Akademiako kide izendatu zuten.

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Mauriacek pentsatu zuen benetako gurutzada zela gerra hori, apaizen eta mojen hilketak zirela eta, batez ere. Hala ere, frankistek Badajozen egin zituzten hilketek eta, bereziki, Gernikako bonbardaketak pentsaera aldatu zioten Mauriaci eta militarren aurkako eta euskaldunen aldeko bihurtu zen. 1937an, Euskal Herriaren Aldeko Adierazpena agertu zen Frantzian, eta lehen sinadura Mauriacena izan zen. 1938ko maiatzaren 16an, Euskaldunen Adiskideen Nazioarteko Liga sortu zuen. Elkarte horren ohorezko komitean hauek agertu ziren: Jean Verdier kardinala eta Parisko artzapezpikua; Clément Joseph Mathieu, Akizeko gotzaina; Maurice Feltin, Bordeleko artzapezpikua; eta François Mauriac bera.

Bigarren Mundu Gerra hastean Frantziako Erresistentziako kide egin zen. Les Lettres françaises eta Le Cahier Noir aldizkariak argitaratu zituen, naziek egindako sarraskiak eta torturak salatzeko.

Le Figaro eskuineko egunkarian eta, geroago, L'Express egunkarian idatzi zuen. Hala ere, De Gaulleren alde idazten zuenez, L'Expresseko lankideekin etsaitu zen eta Le Figarora itzuli behar izan zuen.

Urte batzuk geroago, Aljeriako Independentziaren Gerran aljeriar abertzaleen alde idatzi zuenez gero, Organisation de l'Armée Secrète (OAS) eskuin muturreko talde terroristak mehatxatu zuen Mauriac.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak eta narrazioak
  • 1913 : L'Enfant chargé de chaînes
  • 1914 : La Robe prétexte
  • 1920 : La Chair et le Sang
  • 1921 : Préséances
  • 1922 : Le Baiser au lépreux
  • 1923 : Le Fleuve de feu
  • 1923 : Genitrix
  • 1924 : Le Mal
  • 1925 : Le Désert de l'amour
  • 1927 : Thérèse Desqueyroux (Terexa Desqueyroux)
  • 1928 : Destins
  • 1930 : Ce qui était perdu
  • 1932 : Le Nœud de vipères
  • 1933 : Le Mystère Frontenac
  • 1935 : La Fin de la nuit
  • 1936 : Les Anges noirs
  • 1939 : Les Chemins de la mer
  • 1941 : La Pharisienne
  • 1951 : Le Sagouin
  • 1952 : Galigaï
  • 1954 : L'Agneau
  • 1969 : Un adolescent d'autrefois
  • 1972 : Maltaverne (hilondokoa)
Antzerkiak
  • 1938 : Asmodée
  • 1945 : Les Mal Aimés
  • 1948 : Passage du malin
  • 1951 : Le Feu sur la terre
Olerkiak
  • 1909: Les Mains jointes
  • 1911: L'Adieu à l'Adolescence
  • 1925: Orages
  • 1940: Le Sang d'Atys
Saiakerak
  • 1928: La Vie de Jean Racine
  • 1929: Dieu et Mammon
  • 1931: Souffrances et bonheur du chrétien
  • 1933: Le Romancier et ses personnages
  • 1936: La Vie de Jésus
Oroitzapenak
  • 1943: Le Cahier noir
  • 1959: Mémoires intérieurs
  • 1962: Ce que je crois
  • 1964: Nouveaux mémoires intérieurs
  • 1967: Mémoires politiques

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Mauriac Aldatu lotura Wikidatan