François Ravaillac
Wikipedia(e)tik
François Ravaillac frantses konspiratzailea izan zen (Touvre, Angulematik hurbil, 1578 - Paris, 1610). Eskolako maisu izan zen, besteak beste. Parisa joan zen, Frantziako Henrike III.a, Austriako Etxearekiko haustura prestatzen ari zena, hiltzeko asmoz. Aitortu ondoren, erregeri atzetik jarraitu, eta bi labankada eman zizkion. Erregea hil egin zen, eta Ravaillacek bere kabuz jardun zuela azaldu zuen konspiratzailearen aurkako epaiketan. 1610eko maiatzaren 27an, laurdenkatu egin zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.