François de Neufchâteau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
François de Neufchâteau

Nicolas-Louis François de Neufchâteau (Saffais, Lorraine, Frantzia, 1750eko apirilaren 17a - Paris, Frantzia, 1828ko urtarrilaren 10a) frantses idazle eta politikaria izan zen, konde François deitua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gaztetan, Neufchâteauko ikasle zela, lehen poemak argitaratu zituen (Pièces fugitives). Kargu politiko garrantzizkoak izan zituen, bai Iraultza aurretik eta baita gero ere. Pamela ou la Vertu récompensée komedia zela eta, kartzelan sartu zuten (1793), baina Thermidorraren 9aren ondoren askatu eta Barne Arazoetako ministro izendatu zuten (1797). Carnoten ordez zuzendari izan zen Iraultzaren ondorengo V. urteko Fructidor hilabetearen 18ko estatu-kolpearen ondoren (1797ko irailaren 4a), 1798tik 1799ra berriro ministro izan zen eta administraritza, hezkuntza eta nekazaritza antolatzen saiatu zen. Senatuko lehendakari (1804-1806), inperioko konde, berriro erregea jarri zelarik erregetzaren alde agertu zen, baina pare titulua ez zuen onartu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François de Neufchâteau Aldatu lotura Wikidatan