Francesc Macià

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Francesc Macià
Francesc Macià

1932 – 1933
Aurrekoa Josep de Vilamala
Ondorengoa Lluís Companys

Jaiotza 1859ko urriaren 29a
Vilanova i la Geltrú, Garraf
Alderdi Politikoa ERC

Francesc Macià i Llussà (Vilanova i la Geltrú, Katalunia, 1859ko urriaren 29a - Bartzelona, 1933ko abenduaren 25a) ideologia errepublikar eta independentista zuen politikari eta militar katalandarra izan zen. Kataluniako Generalitateko 122. presidenta (lehendakaria) eta Estat Catalá (Estatu Katalandarra) eta Esquerra Republicana de Catalunya (Kataluniako Ezker Errepublikarra) alderdi politikoen sortzailetako bat, Lluís Companys i Jover-rek ordezkatuko zuelarik. Bere bizitzaren amaieran "L'Avi" ("Aitona") ezizenez ezaguna zen herri xehearen artean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabost urterekin Guadalajarako Ingenieri Militarren Akademian sartu zen. Sei hilabetetara bere hezkuntza ikastaroa bukatu eta Madrilgo telegrafia sailera bidalia izan zen teniente bezala. Sevillara ere bidali zuten kapitain mailarekin eta gero Lleidara, han koronel mailara iritsiko zelarik.

Eugenia Lamarcarekin ezkondu zen, lleidatar lurjabeen alaba.

Halere, erakunde militarretik atera beharrean suertatu zen 1905an 'La Veu de Catalunya ("Katalunia Zaharra") aldizkariari ofizial espainiar batzuek egindako erasoa gaitzetsi ostean. (Aldizkaria moldatzen zen inprimategia erasotu zuten, han Katalunian zeuden espainiar ofizialei buruzko karikatura bat marraztu baitzuten eta espainiar ofizialek iseka moduan hartu zuten. Militar hauen erasoaren aurkako neurriak hartu beharrean arrazoi eman zitzaien eta karikaturaren egileak epaitegi militar batek epaitu zituen).

Bartzelonako Kataluniako Enparantzan Francesc Maciá-ren oroimenez eraikitako monumentua.

Moskura joan zen bertako agintari komunisten laguntza bila baina bidaia porrot bat izan zen, hortaz, bere indarrekin jokatzea besterik ez zuen izan eta barneraldi edo sarrera, militar bat antolatu zuen Kataluniaruntz. 1922an Estat Català (Estatu Katalandarra) alderdi politikoa sortu zuen, 1931n Esquerra Republicana de Catalunya (Kataluniako Ezker Errepublikarra) alderdiarekin batuko zena, bere barne autonomia bat gozatuaz. 1926an Estat Catalàk Prats de Mollóko Konplotaren saiakera egin zuen Primo de Riveraren Diktaturaren aurka, Prats-de-Mollo-la-Prestetik («Prats de Mollóko Konplota» zeritzona), Frantzian. Saiakera hau Frantziako Gendarmeri Nazionalak galerazi zuen, baina Katalunian ospe handia irabazteko aukera zoragarria eman zion. Konplota erabat galerazita, Francesc Macià atxilotua eta Belgikara atzerriratua izan zen. Bruselan zenbait hilabetez bizi ondoren, Argentinan klandestinoki sartu zen, han urte erdi baino gehiagoz bizitu zelarik. Habanan Partido Separatista Revolucionario de Cataluña edo Kataluniako Alderdi Iraultzaile Separatista sortu zuen, bere presidentea izan zelarik eta lehendabizikoz Katalandar Errepublika bat hedatzeko aukera bat aztertu zuen (1928ko iraila-urria). Primo de Rivera jeneralaren erorketa ondoren(1930 urtarrila), azkenik Macià Kataluniara itzultzen da 1931ko otsailaren 22an. Espainiar Gorteetako diputatu aukeratzen dute 1931n eta 1933an.

1931an bere alderdiari gehiengoa eman zioten hauteskundeen ondoren, Esquerra Republicana de Catalunyak, Macià-k Katalandar Errepublika aldarrikatu zuen Kataluniako Generalitateko Jauregitik. Aurrerago, Espainia estatu federal bat bihurtzeko proiektuak porrot egin ondoren, Kataluniarentzako Autonomi Estatuto bat onartzera behartua ikusi zen.Lluís Companysk ordezkatuko zuen bere karguan.

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesc Macià Aldatu lotura Wikidatan