Francesc Pi i Margall

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Francesc Pi i Margall

Francesc Pi i Margall (Bartzelona, 1824ko apirilaren 20a - Madril, 1901eko azaroaren 29a) Espainiako Lehen Errepublikako presidentea (1873 ekainaren 11tik uztailaren 18ra) eta Ministroen Kontseiluko presidentea izan zen.

Errepublikar federalisten presidentea izan zen. Hauteskundeak irabazi eta gero, hainbat gorabehera izan ziren Espainia antolatzeko erari dagokionez. Horregatik, errepublikar federalistak bi taldetan banatu ziren: moldagarriak (Pi i Margallen eskutik) eta gogorrak. Moldagarriek zioten gizartean garrantzitsuena ordena lortzea zela. Horiek, goitik beherako antolaketaren alde zeuden; hau da, erabaki guztiak pertsona bakarrak —agintea zuenak— hartu behar zituela zeritzoten. Gogorrek, berriz, federazioa behetik eraiki behar zela zioten; hots, herriak hartu behar zituela erabakiak, eta horrela ordena etorriko zela.

Moldagarriek eta gogorrek, bada, konstituzio federalaren proiektu bana aurkeztu zuten, eta gogorrena onartu ez zenez, gogorrek Gorteetatik alde egin zuten. Ondorioz, iraultza kantonalak antolatu ziren eta horrek Pi i Margallen gobernuaren garapena eragotzi zuen. Gainera, haren Konstituzio proiektuari onespena eman ez ziotenez, dimisioa aurkeztu zuen.

  • Ez dit goi aldean aldatzea uzten, beraz hemen idatziko dizuet, Francisco Pi Y Margall-en informazio gehigarria.

Francisco Pi Y Margall

Francesc Pi i Margall katalanez 1824ko apirilaren 20an jaio zen Bartzelonan eta 1901eko azaroaren 29an hil zen Madrilen. Politiko, filosofo, legegile eta idazle espainola izan zen. Espainiako lehen errepublikaren presidente izan zen 1873ko ekainaren 11tik uztailaren 18ra arte. Modelo federalistaren aldekoa, Phoudhon-en influentzia jasan zuen. XIX. mendeko bigarren zatiko pentsalari intelektual onenetariko eredu hartua izan da.

Lehen urteak

Bere inteligentzia eta gauza gehiago jakitearen grina goiz hasi zen garatzen eta zazpi urte zituela seminarioan sartu zen. Familia umilentzat ikasketak eduki ahal izateko modu bakarra zelako momentu horretan. Hamazazpi urte zituenean Unibertsitatean sartu zen eta Filosofia karrera bukatu, geroago Legeen karrera egiteko. 24urtekin doktoratu egin zen. 1847. urtean Madrilera joan zen eta El correo egunkarian kritikak idazten jardun zuen, Kataluinako bankuan jarduten zuen bitartean. Geroago egunkarian lan egiteari utzi zuen, beraren artikulu batek honen itxiera ekarri baitzuen, Narváez gobernuan zegoen bitartean. Eta bere artikuluak geroxeago goitizenez idatzi behar izan zituen.

Gizon politikoa

1848. urtean Partidu Demokrata baten kide egin zen, eta 1854. urtean letrak utzi zituen, politikan jarduteko. Urte gutxi igarota bere ezagun egin zen, bere lankideen eta beste partiduen artean. 1854. urteko Madrilgo altxamenduan parte zuzena hartu zuen, dei erradikalen egile izanda. Horrexegatik kartzelan urte batzuk pasa behar izan zituen. Urte berean doktrina politiko bat azaleratu zuen, monarkia eta eliza kritikatzen zuena eta soluzio bezala iraultza demokratikoa ematen. Garatzen zen ideia nagusiena askatasuna zen. 1864. urtean Pi y Margall politika eta ekonomiako ikasketan ematen hasi zen. Klase guztietako gazteak, intelektualak eta langileak joaten ziren, eta pasabideak nahiz eskailerak betetzen zituen. Ikasgai eta konferentzia hauetan errepublikaren oinarriak azaltzen ziren, gobernuak debekatu zituen arte.

Erbeste aldia

-Arrazoiak

1864. urtetik Pi y Margall-ek monarkiaren aurka konspiratu zuen. Prim ordea, altxamendu asko bultzatu zituen Isabel II.ak progresistei gobernura deitzeko baina ez zuten ezertarako balio izan. Narvaez, gobernutik, errepresioa bultzatu zuen. Demokrata eta progresista askok Frantziara ihes egin beharra izan zuten. Poliziak Pi i Margallen etxea asaltatu zuen, esker onez, ihes egiteko eta kartzela saihesteko denbora nahikoa eduki zuen, eta Frantziara ihes joan zen, Parisera heldu arte.

-Hausnarketa

Parisen egoteak Phoudhonen ezaguera sakontzeko aukera eman zion, bere pentsaeran influentzia handia izan zuena, bere uste federalak baieztatzeko bultzatu baitzion. Parisen dagoen bitartean erdarara itzuliko ditu Phoudhonen obra nagusiak, zeharkako modu batean, hispaniar anarkismoan parte hartzen.

-Espainiaren egoera

1868an, Topete almiranteak Cadizen zeuden ontzidien auka altxatzen da, Prim Gibraltarretik batzen da eta erreboluzioa irabazten doa. Gonzalez Bravo diktadorea kargua uzten du, eta Isabel IIak Jose Gutierrez de la Concha izendatzen du gobernuko presidente. Isabel IIak eta bere kortea frantziar frontea zeharkatzen dute. Hala ere Pi y Margall ez da Espainiara bueltatzen, erregimen berriak estatuak behar zuen oinarrizko erreformak jazarriko ez zituela uste baitzuen. La Gloriosa erreboluzioa Espainiara bueltztzeko aukera eman zion berriro ere.


Diputatu eta ministro

Pi y Margall Parisetik bueltatzea erabaki zuen. Behin betikoa ez zen gobernuak oinarrizko askatasunak ezarri zituen eta 1868an Espainian lehen aldiz sufragio unibertsalez elekzio munizipalak egin ziren. Geroago diputatuena egingo zen. Partidu Demokratikoa bitan banatu zen; alde batetik Monarkia demokratikoa zegoen, bestetik, Erregimen errepublikano eta federala. Pi y Margall diputatu akta jaso zuen errepublikanoa izan zen. Zatiketa horrekin partidu Errepublikano Demokratiko Federala sortu zen eta Pi y Margall errepublikanoak ziren gutxiengo horietatik nabarmentzen hasiko zen. Pi y Margall ez zuen inoiz monarkikoei lagundu nahi izan, eta horregatik 1869ko Konstituzioaren aurka jarri zuen, baina izaera monarkiko – demokratikokoa zuen konstituzioa Gorteetan onartua izan zen eta Espainiarentzat errege berri bat bilatzea erabaki zen. Errepublikanoak, monarkiaren aurkariak, Espainia osoan horren kontra predikatzen joan ziren, eta Errepublika federal baten alde positiboak ematen. Errepublikanoak, Prim jenerala molestatzen hasi ziren, errege berria aurkitzeko enkargatua, eta horrexegatik Castelarri eta Pi y Margalli Ogasun eta Sustapen ministro karguak eskaini zizkien, hala ere, mugimendu errepublikanoa kontrolatzeko saiakerak ez zuen ezertarako balio izan, atzera bueltatzerik ez zuelako. Bitartean, Pi y Margall arrakasta handia lortu zuen bere partiduan, horrek 1870.urtetik aurrera berak gidatzea ekarri zuen. Azaroan diputatuek monarka berria zen izango zen bozkatu zuten. Baina Pi y Margallek ez zuen Amadeo Saboikoa onartu, eta bere partiduan egoera ezegonkor bat hasi zen.


Lehen errepublikaren hasiera

1873ko otsailaren 11an, Amadeo Saboikoa Espainiako tronutik abdikatu zuela publiko egin zenean, Asanblada Nazionalak, lehen errepublika aldarrikatu zuen. Errepublikaren lehen gobernuan, Pi y Margall Herri-zaintza ministro zen. Lehen gobenuan, oso ahula izan zen eta oso gutxi iraun zuen. Presidenteak, Espainiako arazoei aurre egin ezin zuenez, Frantziara erbesteratu zen eta kargua utzi zuen.

Errepublikaren presidente (ekainaren 11tik – uztailaren 18ra arte)

Figuerasen dimisioarekin, Gorte Konstituziogileak gobernu berri bat hautatu zuten. Francisco Pi y Margall botere exekutiboaren presidente izendatu zuten. Bera presidente zen bitartean, 1873ko Konstituzioa proposatu zen, baina ez zen inoiz indarrean sartu. Hala ere, Presidente berriak, erreforma programa zabal bat bildu zuen. Besteak beste;

- Kolonoen eta errentadunen arteko lurren banaketa - Ejertzitoko erabileraren berrezarpena, diziplina neurriak kontuan harturik. - Estatuaren eta Elizaren arteko bereizketa - Esklabotza indargabetu - Ikasketak derrigorrezkoak eta dohainezkoak - Gazteen lana mugatu - Elkarteen eskubideen zabalkuntza, langile elkarte berrientzat onuragarria izango dena - Langile lan orduen txikitzea

Dimisioa

Erreforma asko aldarrikatu zituen arren eta Konstituzioaren proposamena izan arren, bizitzen ari zen gertaera guztiak Pi y Margall gainditu zuten. Komunitate batzuetan, federalismoaren aldeko proposamenen neurrien tramite legalak asko tardatzen zutela ikusita, joera independentea deklaratu zuten, beraien politika, polizia berria, txanponen igorpena, fronteren altxamendua, lege partikularrak…eginez. Honela sortzen da kantonalismoa, Levanten eta Andaluzian eman zen gehien bat, eta arazo handiak sortu zituen Errepublikan. Panorama hau ikusita, Kubako independentzia gerra, gerra karlista eta Pi y Margallen aurkariek, Pi y Margall mugimendu kantonalaren buruzagi zela inplikatzeko ahaleginak gehituz, Pi Y Margallen dimisioa ekarri zuen, 1873ko uztailaren 18an. Luze eta alferreko negoziazioen ondoren, gobernu errepresioa kantonalista matxinatuen aurka ez erabiltzeko. Denbora gutxi barru, liburu bat idatzi zuen, “La República de 1873”, bertan balantze autokritiko bat egiten du, bere gestio publikoak nolakoak izan ziren argitzen, purismo legalista baten presa izan zela onartuz, bere usteen aurkakoa, eta bere indarra Errepublika sendotzeko zerbitzurako balio zuen zalantzan jarri zuela.


Errepublikaren amaiera

Bere dimisioaren ondoren, Gorte konstituziogileek, Nikolas Salmeron izendatu zuten. Gobernu honetan, Pi y Margallen lana, zelako bolumena hartu zuen konprobatu zitekeen. Politika zorrotza izan zen, gastu handirik izan gabe, horregatik Errepublikak errekurtso handiekin kontatzen zuen. Presidente berriak, 2 hilabete geroago, kontzientzia arazoak zituela esanez, zortzi heriotza zigor sinatu baitzituen, dimititu egin zuen. Elekzio berrietan Emilio Castelar irten zen garaile, Pi y Margallen gainetik, presidente izatera kandidatu izan zen eta. Herriaren arazoak zuzentzearen helburuarekin, garantia Konstituzionalen eta Gorteen etenaldia egitea baimendu zitzaion. Hala ere, horrek Lehen Errepublikaren amaiera erraztuko zuen. Errepublikaren ezaugarriak, hiru arazoen ondorioz karakterizatu ziren; karlismoa, Kubako independentzia gerra eta Kantonalismoa, partiduen arteko gatazken kopuruen errua gehituz.

Monarkiaren berrezarpena

Presidente izateari utzi zuenean, Pi y Margall aliantza zentro-eskerra berregitea saiatu zen, baina Paviaren eskutik zetorren Estatu golpea, saiaketa galarazi zuen. 1874ko urtarrilean, Gortetan bilduta zeuden, presidente berria nor izango zen aukeratzen. Orduan Pavia jeneralak estatu golpea eman zuen. Hasiera batean bere presidentzia Castelarri eskaini zion, baina honek ezetz esan zion, inolako arrazoirik eman gabe. Gobernuburu Serrano izendatu zen, monarkia berrezarri zen arte, errege moduan, Alfonso XII.a Borbontarra izendatuz. Gauzak horrela izanda Pi Y Margall derrigortuta utzi behar izan zuen politika, eta abokatu moduan segi. Liburu berri bat ere idatzi zuen, errepublikaren ideiak jasotzen zituena eta beraren Errepublikaren gestio motz baina sakonen ideia printzipalak.

Bizitza politika aktibo eta XIX. menderako inportante izan zen bizitza bizi ondoren, Francisco Pi Y Margall, hirurogeita sei urte zituela, Madrilgo bere etxea zen tokian hil zen. 1901eko azaroaren 29an.




[aldatu] Idazkiak

  • La España Pintoresca, 1841.
  • Historia de la Pintura, 1851.
  • Estudios de la Edad Media, 1851. Lehen aldiz 1873an argitaratua.
  • El eco de la revolución, 1854.
  • La reacción y la revolución, 1855.
  • Declaración de los treinta, 1864.
  • La República de 1873, 1874.
  • Joyas literarias, 1876.
  • Las nacionalidades, 1877.
  • Historia General de América, 1878.
  • La Federación, 1880.
  • Observaciones sobre el carácter de Don Juan Tenorio, 1884.
  • Las luchas de nuestros días, 1884.
  • Primeros diálogos, data gabe.
  • Amadeo de Saboya, data gabe.
  • Programa del Partido Federal, 1894.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak