Francesca Bortolozzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francesca Bortolozzi
Bizitza
JaiotzaPadua1968ko maiatzaren 4a (55 urte)
Herrialdea Italia
Familia
Ezkontidea(k)Andrea Borella
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakeskrimalaria
Pisua55 kilogramo
Altuera170 zentimetro
Jasotako sariak

Francesca Bortolozzi-Borella (Padua, 1968ko maiatzaren 4a) italiar eskrimalari bat da, florete modalitatean. Andrea Borella floretistaren emaztea da.

Kirol karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiar floretista honek taldekako florete proban parte hartu zuen Seulen ospatutako Udako Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina irabaziz taldekide zituen Annapia Gandolfi, Lucia Traversa, Dorina Vaccaroni eta Margherita Zalaffirekin. Bartzelonan ospatu ziren 1992ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen taldekako florete proban Giovanna Trillini, Diana Bianchedi, Dorina Vaccaroni eta Margherita Zalaffirekin taldea osatuz, eta hemeretzigarren amaitu zuen banakako florete proban. Atlantan ospatu ziren 1996ko Udako Olinpiar Jokoetan ere parte hartu zuen, eta, berriz ere, urrezko domina lortu zuen taldekako florete proban Valentina Vezzali eta Giovanna Trillinirekin taldea osatuz. 1989ko Munduko Eskrima Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen taldekako florete proban Diana Bianchedi, Giovanna Trillini eta Margherita Zalaffirekin taldea osatuz.


Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.