Francesca Romana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Santa Francesca Romana (Erroma 1384-1440ko martxoak 9) Erroman jaio zen, eta guraso oso aberatsen alaba zen. Hamaika urte zituela, moja edo lekaide izatea erabaki zuen, baina, bere gurasoek, Lorenzo Ponzianorekin ezkondu zuten, aita santuaren tropen Erromako komandantea.

Senar-emazte zoriontsuak izan ziren. Lorenzok, bere emaztea eta honen ahizpa Vannozza miresten zituen, nortzuk, otoitz egin eta behartsu eta gaixoak bisitatzen zituzten, horrela, beste emakume batzuri, gauza bera egitera inspiratuz. Francesca, "la Ceccolella" ezizenez ezaguna egin zen.

Francesca eta Lorenzok, euren hiru seme-alabetako bi, izurri beltzaren ondorioz galdu zituzten. Sufrimendu honek, behartsuen beharrekiko sentiberatu zituen. Lorenzo, gerratik zauritua itzuli zen, eta Francescak zaindu zuen, bere senarra 1436an hil zen arte.

Francescak, aurrera egin zuen kontenplazio bizitza batean. Mirari, estasi eta bere aingeru goardakoaren ikuspenaren dohainak izan zituen. Bere umiltasunagatik, obedientziagatik eta eroapenagatik nabarmentzen zen.

1425eko abuztuak 15ean, Jasokundearen egunean, Mariaren Oblatak sortu zituen, emakume errukitsuek osatutako kongregazio laiko bat, 1433an, Eugenio IV.a aita santuaren onespena lortu zuena.

Francesca, 1440ko martxoak 9an hil zen, eta, Paulo V.a aita santuak, 1608ko maiatzak 9an kanonizatu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesca Romana Aldatu lotura Wikidatan