Francesco De Sanctis
Wikipedia(e)tik
Francesco De Sanctis Italiar kritikaria (Morra Irpina, 1817 - Napoli, 1883). 1848an borboitarren aurka jarduteagatik atxilotu egin zuten, eta hiru urtez egon zen kartzelan (1850-1853). Peamonten eta Zurichen Danteri buruzko ikastaroak eman ondoren, Napolira itzuli zen 1860an. Hezkuntza-ministro izan zen 1861-1862 eta 1879-1881 urteetan. Eraberritze sakonak egin zituen unibertsitatean. Aipagarri da Storia della letteratura italiana (Italiar literaturaren historia, 1869-1871).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.