Francesco Geminiani
Wikipedia(e)tik
Francesco Geminiani (Lucca, Italia, 1680 - Dublin, Irlanda, 1762) musikaria eta biolinista izan zen. XVIII. mendeko musikari bikaina. Corelli eta A. Scarlattiren ikasle izan zen. Arrakasta handia izan zuen Londresen, Parisen eta Dublinen. Corelliren erara egin zituen concerti grossiko lan batzuk, Opus 2 eta Opus 3, oso ezagunak egin ziren Ingalaterran. Bestalde, biolinaren teknika berriaren oinarriak finkatu zituen The Art of Playing on the Violin (1731) eta A Treatise of good Taste (1749) lanetan.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.