Francesco Geminiani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francesco Geminiani

Francesco Geminiani (Lucca, Italia, 1687ko abenduaren 5ean bataiatua - Dublin, Irlanda, 1762ko irailaren 17a) musikaria eta biolinista izan zen. XVIII. mendeko musikari bikaina. Corelli eta A. Scarlattiren ikasle izan zen. Arrakasta handia izan zuen Londresen, Parisen eta Dublinen. Corelliren erara egin zituen concerti grossiko lan batzuk, Opus 2 eta Opus 3, oso ezagunak egin ziren Ingalaterran. Bestalde, biolinaren teknika berriaren oinarriak finkatu zituen The Art of Playing on the Violin (1731) eta A Treatise of good Taste (1749) lanetan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesco Geminiani Aldatu lotura Wikidatan