Francesco Guicciardini
Wikipedia(e)tik
Francesco Guicciardini (Florentzia, Italia, 1483 - Arcetri, Italia, 1540) historialaria eta politikaria izan zen. Florentziako errepublikaren aldeko diplomazia lanetan aritu zen (bereziki Espainian, Fernando Katolikoaren aurrean), eta Klemente VII.aren eta Lorenzo Medicikoaren garaian kargu garrantzizkoak izan zituen.
Haren obren artean, aipatzekoak dira: Ricordi politici e civili (1525ean hasia), Storie fiorentine (1508an hasi eta bukatu gabea) eta Storie d´Italia (1535ean hasia), bere garaiko gertakariak jasotzen dituena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
