Francesco Redi
Wikipedia(e)tik
Francesco Redi italiar sendagilea, naturalista eta olerkaria izan zen (Arezzo, 1626 - Pisa, 1697). Pisako unibertsitateko irakasle izan zen. Helmintologia zientifikoaren sortzaile izan zen. Harrak haragi ustelduan berez sortu ordez, euliek errundako arrautzetan jaiotzen direla frogatu zuen. Sugegorrien pozoia aztertu zuen. Bere ikerketen berri eman zuen Osservazioni intorno agli animali viventi che si trovano negli animali viventi (1684) lanean. Aipagarria da, bestalde, Osservazioni intorno alla generazione degli insetti (1668) lana. Poeta gisa Bacco in Toscana (1685), eta Opera omnia (1687) idatzi zituen, besteak beste.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.