Francesco Zuccarelli
Wikipedia(e)tik
Francesco Zuccarelli Italiar margolaria (Pitigliano, Grosseto, 1702 - Florentzia, 1788). Hasieran, Florentzian eta Erroman lan egin zuen. 1730ean, Veneziara joan zen. Han, Marco Ricciren eraginez, artzain-giroko gaiak erabili zituen, margolan lasai eta argitsuetan. 1751tik 1768ra, Britainia Handian aritu zen lanean. Londresko Errege Akademia sortu zuen han (1768). Veneziako Akademiaren lehendakaria izan zen 1772an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.