Francis Drake
Wikipedia(e)tik
Sir Francis Drake (1543-1595) itsaslapur, esploratzaile, esklabu-merkatari eta politikari ingelesa izan zen. Munduari bira eman zion bigarren espedizioaren burua izan zen.
Familia protestante batean jaioa, Kentera migratu behar izan zuen 1549ko matxinada katolikoaren ondorioz. Oso gazte hasi zen itsasoan. Karibera joanda, Espainiara urrea eta zilarra garraiotzen zituzten itsasontziei eraso egiten zieten metal horiek ebasteko. Hori zela eta, ospe handia lortu zuen Ingalaterran, eta Elisabeth erreginak Essexko kontearen titulua zein sir titulua eman zizkion. Ozeano Barera joateko misioa jasota, Magallanesen itsasartea zeharkatzen eta munduari bira emanten lehen ingelesa izan zen.
Amiralordea izendatuta, Ingalaterra inbaditu nahi zuen Armada Garaiezinari buru egiteko 1588an. Parte-hartze nabarmena izan zuen Mantxako Kanalean. Puerto Ricoko San Juan hiria hartzen alferrik saiatu ondoren hil zen, disenteriak jota.