Francis Thompson
Wikipedia(e)tik
Ingeles poeta eta saiakera-idazlea (Preston, Lancashire, 1859 - St. John´s Woods, Londres, 1907). Medikuntza-ikasketak hasi zituen, baina azterketak gainditu ez zituenez Londresa joan zen, eta noraezean bizi izan zen aldi batez. 1888an Merry England aldizkari katolikoko argitaldariaren laguntza jaso zuen bere lan lirikoak kaleratzeko. 1893. urtean, erlijioan eta mistizismoan oinarrituriko The Hound of Heaven (Zeruko erbi-zakurra) poema-bilduma idatzi eta kaleratu zuen, arrakasta handia izan zuena. Hurrengo urteetan idatzi zituen New Poems (1897, Poema berriak) poema-bilduma eta Shelley saiakera (1909), Inazio Loiolakoaren bizitzari eta San Joan La Sallekoari buruzko biografiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
