Francisco Coello

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Francisco Coelloren Atlas de España y de sus posesiones de Ultramar (1848-1880) lanaren azala

Francisco Coello de Portugal y Quesada (Jaén, 1822- Madril, 1898) kartografo eta militar espainiarra izan zen.

Kartografiaren munduan ezaguna izan zen haren plano landuengatik. Pascual Madoz iruindarrak argitaratutako Atlas de España y de sus posesiones de Ultramar ospetsuko planoak egin zituen 1848-1880 urte bitartean, neurketa zientifiko zehatzetan oinarriturik. 25 urte eman zituen Espainiako mapa nazionala 1:100.000 eskalan garatzen.

1876an Sociedad Geográfica de Madrid delako erakundea sortu zuen.

[aldatu] Euskal Herriko kartografia

Euskal Herriko hainbat hiri eta herri kartografiatu zituen Coellok, Víctor Muniberen laguntzaz. Hona hemen horren erakusle den irudi-galeria:

[aldatu] Bibliografia

MARTIN LOPEZ, JOSE M. Francisco Coello. Su vida y obra 1822-1898. Centro Nacional de Información Geográfica, 1999. ISBN 84-95172-04-6

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Francisco Coello
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak