Francisco Escudero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Francisco Escudero (Zarautz, Gipuzkoa, 1912ko abuztuaren 13a - Donostia, Gipuzkoa, 2002) euskal musikagilea zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisco Escuderoren omenezko monumentua Zarauzko Villa Munda edo Zeleta Berri jauregiko lorategiann.

Donostiako Musikaren Udal Ikastegian hasi zen musika ikasten beranduago Madrilen amaitzeko. 1930ko hamarkadan, Parisera joan zen Paul Dukas eta Paul Le Flem-ekin ikastaro bat egitera Munich-en amaitzeko, Albert Wolf zuela irakasle. 1937an, Espainiako Arte Ederretako saria jaso zuen, Trío bucólico lanarekin. Gerra Zibilaren garaian, Frantziara joan zen, gerora itzultzeko.

1945ean, Bilbora joan zen bizitzera. Bertan, Bilboko Koralaren zuzendari izendatu zuten Escudero. 1947an, Pinceladas vascas piano eta orkestrarako lanarekin saria jaso zuen. 1948an Zarautzera bueltatu zen Donostiako Musikaren Udal Ikastegiaren zuzendari izatera. 1957an, Espainiako Musika Sari Nazionala irabazi zuen Arantzazu eta Evocación en Itziar obrekin. 1960an, Donostiako Banda sortu zuen. Bilbon aurkeztutako Zigor opera-lanarekin, berriz ere, Espainiako Musika Sari Nazionala jaso zuen.

Azkenengo urte hauetan, Bilboko eta Galiziako Orkestra Sinfonikoek jo dituzte bere lanak. Escudero familia, konpositoreak estreinatu gabeko lanak estreina daitezen saiatzen ari da urteotan. 2002an hil zen, eta oroigarri bezala, Donostiako Udalak hiriko plaza bati ezarri zion Francisco Escudero izena. 2004an, Donostiako Musika Udal Ikastegia edo Kontserbatorioaren izena aldatu zen, gaur Francisco Escudero Kontserbatorioa izena duelarik.

Monumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Zarautzen, musika kontserbatorioa kokatzen den Villa Munda edo Zeleta Berri jauregiko lorategian Escuderoren omenezko monumentu bat kokatzen da.

Ezagututako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pinceladas vascas
  • Zigor (opera)
  • Gernika (opera)
  • Eusko Salmoa
  • Sinfonía mítica
  • Illeta
  • Aránzazu (poema sinfonikoa)
  • Evocación en Itziar
  • Concierto Vasco para piano y orquesta
  • Concierto para violoncello y orquesta
  • Sinfonía Sacra
  • Fantasía geosinfónica

Sari eta goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Escudero Aldatu lotura Wikidatan