Francisco Galdos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Francisco Galdos
Francisco Galdos
Informazio pertsonala
Izena Francisco Galdos Gauna
Jaiotza data 1947ko maiatzaren 6a
Jaiotza herria Lasarte, Gasteiz
Jaiotza herrialdea Araba
Kirol informazioa
Modalitatea Errepidea
Rola Txirrindularia
Trebetasuna Guztiak
Profesional taldea(k)
1969 - 1979
1980
KAS
Kelme
Garaipen nagusiak
Romandiako Tourra

Francisco Galdos Gauna (Lasarte, Araba, 1947ko maiatzaren 6a) txirrindulari profesionala izan zen. 1969tik 1980ra bitartean jardun zuen.

Nahiz eta garaipen gutxi lortu, Galdos 1970eko hamarkadako txirrindulari nagusienetariko bat izan zen, Itzuli Handietan maila handian aritzen zelako.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968an Kantabriako Itzulia lortu ondoren, hurrengo urtean KASek fitxatu eta profesional bilakatu zuen. Urte hartan Dauphiné Libérén zortzigarrena izan zen, Raymond Poulidorrengandik ia bost minutura (4' 58").

Galdosek hamaika aldiz hartu zuen parte Frantziako Tourrean, sei aldiz Italiako Giroan eta lau aldiz Espainiako Vueltan: guztira hirutan zapaldu zuen podiuma (bitan Giron eta behin Vueltan) eta hamabitan izan zen hamar onenen artean (bost aldiz Tourran, lau aldiz Giron eta hiru aldiz Vueltan).[2]

Stelvio mendatea (2.758 m)

Emaitzarik onenak 1975ean lortu zituen: Romandiako Tourra eta, Giron, Stelvio mendateko etapa.

Giro hartara Eddy Merckx eta Francesco Moser ez ziren joan, Tourra prestatzen ari zirelako. Francisco Galdos liderra izan zen 4. eta 12. etapen artean. 14. etapak Giovanni Battaglin, 13. etapan irabazi eta lidergoa kendu ziona, lur jota utzi zuen, eta orduan ezezaguna zen Fausto Bertoglio lider bihurtu zen. Azken etapan Stelvio igo zen. Galdosek erasoa jo zuen, baina italiarrak eutsi egin zion. Azken sailkapen orokorrean bigarren izan zen, Felice Gimondi eta Roger De Vlaemincken aurretik, baina Bertogliorengandik 41 segundora. Francisco Galdósek Andrés Olivarekin batera irabazi zuen mendiko sailkapena.

KAS desagertu ondoren, 1980an Kelmek fitxatu zuen. Urte hartan zortzigarren izan zen Vueltan, eta Tourrean 5. etapan erorita lasterketa utzi behar izan zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968

1970

1971

1972

1973

1975

1976

1977

1978

1979

Emaitzak lasterketa nagusietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979 1980
Italiako Giroa - - 4. 3. 9. 17. 2. 18. - - - -
Frantziako Tourra - 9. 11. - 20. Utzi Utzi 6. 4. 7. 28. -
Espainiako Vuelta 21. 6. - 18. - - - - - - 2. 8.
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak Arc en ciel.svg - - 35. 41. - - - - 19. - - -

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]