Francisco Grande Covián

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Grande Covián

katedradun

Bizitza
JaiotzaColunga1909ko ekainaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1995eko ekainaren 28a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Hezkuntza-mailadoktorea
Doktorego ikaslea(k)José María Ordovás (en) Itzuli
Miguel Calvo (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Juan Negrín
Jarduerak
Jarduerakmedikua, zientzialaria, unibertsitateko irakaslea eta nutrizionista
Lantokia(k)Valentzia
Madril
Ameriketako Estatu Batuak eta Zaragoza
Enplegatzailea(k)Minnesotako Unibertsitatea
Zaragozako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaColegio Libre de Eméritos (en) Itzuli
Real Academia de Ciencias Exactas, Físicas, Químicas y Naturales de Zaragoza (en) Itzuli

Find a Grave: 10178997 Edit the value on Wikidata

Francisco Grande Covián (Colunga, 1909Madril, 1995eko ekainaren 28a) espainiar medikua izan zen.

Metabolismoaz eta diabetesaz egindako ikerketa biokimikoengatik ezaguna. Medikuntza-ikasketak egin zituen, Madrilgo Unibertsitatean. Ikasketak amaituta (1932an lortu zuen doktoregoa), Europako zenbait zentrotan lan egin zuen, Danimarkan, Suedian eta Londresen batez ere. 1935ean, Madrilgo Unibertsitateko fisiologia katedraduna izendatu zuten, eta 1950ean, Zaragozako Unibertsitateko fisiologia eta biokimika katedraduna. Estatu Batuetan, Minnesotako Unibertsitatean irakasle izan zen, eta Minneapolisko erietxe baten zuzendari. Bihotzari eta diabetesari buruzko lan jakingarriak asko egin zituen. Gizakiaren elikaduran aditua zen, eta oso gogor egin zuen barazkijaleen, makrobiotikoen eta argaltzeko dieten kontra, bitamina urrikoak izateagatik. Aldiz, Mediterraneoko dietaren eta oliba olioaren defendatzaile sutsua zen, dieta horrek oso ondorio onuragarriak baititu odolaren kolesterol tasetan eta bihotzeko eritasunetan. Idatzi zituen lanen artean, aipagarriak dira Nutrición y salud (Elikadura eta osasuna) eta Reflexiones sobre nutrición humana (Gizakiaren elikadurari buruzko gogoetak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]