Francisco Javier Castaños
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Francisco Javier Castaños Aragorri Urioste Olabide | |
| Jaio | 1758ko apirilaren 22a | |
| Madril ( |
||
| Hil | 1852ko irailaren 24a | |
| Madril ( |
||
Francisco Javier Castaños Aragorri Urioste Olabide (Madril, 1758ko apirilaren 22a – † Id., 1852ko irailaren 24a) militar eta politikari espainiarra izan zen[1].
[aldatu] Biografia
Gurasoak Felipe Castaños eta Maria Aragorri galdamestarrak izan zituen. Aita militarra zenez, Madrilen jaio eta laster hasi zen armadan. 1793an Konbentzio Gerran parte hartu zuen eta bertan mariskal bilakatu zen. 1802an Ferrol Ingalaterraren erasoen aurka defenditzeagatik teniente-jeneral izendatu zuten eta 1808an Andaluzian armada sortzeko agindua jazo ondoren kapitain-jeneral bihurtu zen.
Bailengo guduan garaipena lortu ondoren, armada osoko buruzagi nagusi bilakatu zen eta Iberiar Penintsulako Gerran parte hartu zuen.
Fernando VII.a Espainiakoaren agintaldian absolutismoaren alde egin zuenez, Kataluniako kapitain jenerala izan zen.
1825ean Gobernuan hartu zuen parte, gero senatari bilakatuz[2].
[aldatu] Erreferentziak
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |