Frantzisko Jabier Landaburu

Wikipedia(e)tik
(Francisco Javier Landaburutik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantzisko Jabier Landaburu arabar politikaria (Gasteiz, 1907 - 1963). EAJ alderdiko eta Eusko Ikaskuntza elkarteko kidea zen. 1933an diputatu hautatu zuten Araban, EAJ alderdiaren eskutik. 1936. urteko militarren matxinadan bi aldiz atxilo hartu zuten Gasteizen, baina, urtebete geroago, Lapurdira ihes egitea lortu zuen. EAJ alderdiak bere ordezkari izendatu zuen Parisen. Frantzia alemaniarren esku geratu zenean, Gestapotik ihes egin zuen, eta, 1944. urtean, Eusko Jaurlaritzak Parisen zuen egoitza bereganatu zuen. Agirre lehendakariaren zerbitzupean izan zen, hura hil zen arte. La causa del pueblo vasco obra eman zuen argitara 1956. urtean. 1960. urtean, Agirre lehendakaria hil zenean, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izendatu zuten. 55 urte zituela eta José Antonio de Aguirre, forjador de la nación vasca obra idazten ari zela hil zen. Artikulu nagusiak: “Emmanuel Mounier-Léon Blum”, “Patronos, cristianos y curas obreros!”, “...Comunismo tampoco”, “¿Debe tener el partido una doctrina social?”, “En torno al Pacto del Atlántico”, “La lección de la Commonweath”, “De Luxemburgo a Estrasburgo” eta “Marc Sangnier, el sembrador” (Alderdi aldizkarian argitaratuak).

Landabururen omenez Eurobaskek (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak) ikerketa-sari batzuk eman ohi ditu.

Eneko Landaburu politikaria eta Gorka Landaburu kazetaria bere semeak dira.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak