Francisco Larrañaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Francisco Larrañaga Albizu
Francisco Larrañaga Albizu
Iraetako Txikito 1941ean
Datu pertsonalak
Izen osoa Francisco Larrañaga Albizu
Ezizena Iraetako Txikito
Jaio 1913ko irailak 24
Zestoa (Gipuzkoa)

Francisco Larrañaga Albizu (Zestoa, 1913ko irailak 24), Txikito Iraetakoa ezizenagatik ezagunagoa, esku modalitateko pilotari bat izan zen.

Francisco Larrañaga, Zestoako Iraeta auzoan jaio zen, hortik bere ezizena. Esku modalitateko pilotari bat izan zen, modalitate honetan, 1930 eta 1940ko hamarkadetan zehar jokatu zuelarik. Eskuz Banakako Pilota Txapelketaren Zein Eskuzko Binakako Txapelketaren lehen finalak jokatu zituelako gogoratzen da.

1931n egin zuen debuta. Pilotari bezala eman zituen urterik hoberenak, Espainiako Gerra Zibilarekin eta Gerra ondorengo lehen urteak izan ziren, 1937 eta 1942 bitartean. 1940an ospatu zen lehenengo Eskuz Banakako Pilota Txapelketa ofizialean parte hartu zuen, ordurarte txapeldun ofiziosoa zen Atano III.aren aurka finala jokatzeko sailkatuz.

1940ko abuztuak 11n, Donostiako Groseko Pilotalekuan, Atano III.a handiak 22-8 emaitzarekin garaitu zuen Txikito Iraetakoa.

Hurrengo urtean, lehenengo Eskuz Binakako Pilota Txapelketako finalera iritsi zen, bikote bezala Miguel Gallastegi atzelari eibartarra zuelarik. Txapelketa, ligaxka eran jokatu zen, eta Iraetako Txikitok eta Miguel Gallastegik osatutako bikoteak, Onaindiak eta Urtzelaik osatutakoaren aurka galdu egin zuen.

1942an, berriz parte hartu zuen Eskuz Banakako Txapelketan, Gallastegiren aurrean kanporatua geratuz. Bitxia bada ere, bere txapel bakarra, 1945ean lortu zuen, Eskuz Binakako Txapelketako finalean Onaindia ordezkatuz, ordura arte txapelketa osoa jokatu ondoren, lesionatu egin zena. Iraetako Txikitok eta Lazkanok osatutako bikoteak, Atano IV.a eta Atano VII.a anaiek osatutakoa garaitu zuen finalean 22-21.

Zestoako Iraeta auzoko pilotalekuak, Iraetako Txikito Pilotalekua izena darama.

Miguel Gallastegi (ezkerrean) eta Iraetako Txikito (eskuinean), Eskuz Binakako Txapelketako txapeldunordeak izan ziren 1941ean

[aldatu] Eskuz banakako finala

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1940 Atano III.a Iraetako Txikito 22-08 Gros pilotalekua

[aldatu] Eskuz Binakako finalak

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
1940-41 Onaindia - Urtzelai II.a Iraetako Txikito - Miguel Gallastegi 22-18 (1) Gros pilotalekua
1945 Iraetako Txikito (2) - Mariano Lazkano Atano VII.a - Atano IV.a 22-17 Gros pilotalekua
  • (1) Ligaxka eran jokatu zen.
  • (2) Iraetako Txikitok ordezkatu zuen Onaindia finalean, txapelketako gainontzeko partidak jokatu zituena.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak