Francisco Navarro Villoslada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Navarro Villoslada

Francisco Navarro Villoslada, (Viana, Nafarroa Garaia, 1818ko urriaren 9a - Viana, 1895eko abuztuaren 29a) erdaraz idatzi zuen Nafarroa Garaiko idazle bat izan zen.

Bizitza

Filosofia eta teologia ikasi zuen Compostelako Donejakueren unibertsitatean eta zuzenbidea Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 1840. urtean argitaratu zuen Luchana poeman karlismoaren aurkako eta Espartero liberalaren aldeko agertu zen. Arabako Gobernuko idazkaria eta Gobernazio Ministerioko ofiziala izan ondoren, karguak utzi eta El Pensamiento Español egunkaria sortu zuen. Handik gutxira alderdi karlistako kide egin zen eta hiru legegintzalditan izan zen diputatu (1857, 1865, 1867). Karlos erregegaiaren idazkaria izan zen 1869. urtean.

Egunkari askotan lagundu zuen:

  • El Correo Nacional (1838-1839),
  • El Español (1845-1847),
  • El Padre Cobos (1854-1855),
  • Semanario Pintoresco (1846), non zuzendaria izan zen
  • El Siglo Pintoresco (1845-1847),
  • La España (1848),
  • El Parlamento,
  • La Fe eta
  • La Ilustración Católica.

1860an El Pensamiento Español egunkaria sortu zuen, tradizionalismo kristauaren aldekoa. Partido Tradicionalistaren diputatu eta senataria izan zen eta 1871an Borboiko Karlos Maria Isidroren idazkaria.

Monumentua

Liburuak

  • Amaia edo euskaldunak VIII. mendean, 1879 (jatorrizko izenburua: Amaya o los vascos en el siglo VIII).
  • El ante-cristo.
  • El caballero sin nombre.
  • Compendio de la vida de San Alfonso María de Ligorio.
  • La dama del Rey.
  • Doña Blanca de Navarra, crónica del siglo XV (1847).
  • Doña Urraca de Castilla (1849).
  • Los encantos de la voz.
  • Historia de muchos Pepes.
  • Luchana.
  • La mujer de Navarra.
  • La Princesa de Viana.

Kaleak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Erreferentziak