Francisco Sánchez de las Brozas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

(Izengoitia: El Brocense) Espainiar humanista (Brozas, Caceres, 1523 - Salamanca, 1601). Salamancan ikasi zuen, eta hiri hartako Unibertsitatean Erretorika, grekoa eta Filosofia irakatsi zituen. Erasmoren jarraitzaile zen, eta Inkisizioaren aurrera eraman zuten ebanjelioaren gainean idatziriko iruzkin batzuengatik. Erretorikari buruzko liburu batzuk idatzi zituen: De arte dicendi (1556, Mintzoaren antzeaz); Organum dialecticum et rehetoricum (1579, Dialektika eta erretorika egiturez); eta hizkuntza klasikoak ikasteko gramatika-liburuak aurkeztu zituen: Gramaticae Graecae compendium (1581, Gramatika grekoaren laburpena); Arte de saber latín (1595, Latina ikasteko bidea). Jakintza-lanak eta filosofia-lanak ere aurkeztu zituen. Horazioren eta Virgilioren lanak itzuli zituen gaztelaniara, eta Garcilaso poetaren lanen argitalpen kritiko bat prestatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]