Francisco da Costa Gomes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco da Costa Gomes

15. Portugalgo presidentea

1974ko irailaren 30a - 1976ko uztailaren 13a
António de Spínola - António Ramalho Eanes
Revolution Council (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaChaves1914ko ekainaren 30a
Herrialdea Portugal
HeriotzaLisboa2001eko uztailaren 31 (87 urte)
Hobiratze lekuaAlto de São João Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Maria Estela Veloso de Antas Varajão (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPortoko Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra, matematikaria eta iraultzailea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraPortugalgo Armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakPortuguese Colonial War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoahautagai independente

Find a Grave: 223519980 Edit the value on Wikidata

Francisco da Costa Gomes (Chaves, 1914ko ekainak 30Lisboa, 2001eko uztailak 31) portugaldar militar eta politikaria izan zen. 1974-1976 bitartean Portugalgo presidentea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketa militarrak amaitu ondoren hasi zen gudarostean karrera militarra egiten, zaldunerian. Bere lehenengo zerbitzua Errepublikako Guardia Nazionaleko gudari gisa egin zuen, eta 1944. urterako, kapitain-titulua eskuratua zuen. Urte hartan, matematikako lizentzia eskuratu zuen Portoko Unibertsitatean. Hurrengo urteetan, garrantzizko zenbait zeregin bete zituen NATOren nazioarteko zenbait erakundetan, eta 1948an, Estatu Goreneko kide egin zuten. Hurrengo urteetan, beste hainbat karguren ardura izan zuen. 1970ean Angolako gudarostearen komandante izan zen, eta 1972. urtean, Portugala itzulita, Estatu Goreneko Buruzagi izendatu zuten. Baina kargu hartatik egotzi zuten handik bi urtera, diktaduraren erregimenak gudarosteaz egiten zuen erabilerarekin bat ez zetorrelako.

1974ko Krabelinen Iraultzan Kapitainen mugimendu delakoarekin bat egin zuen, eta urte hartatik 1976ra, Portugalgo Errepublikako lehendakari izan zen. Hasieran ezker muturreko indarrei eman zien nagusitasuna. 1975. urtetik aurrera, berriz, komunisten, sozialista moderatuen eta ezkertiarren arteko oreka bilatzen ahalegindu zen eta, azkenik, azaroaren 25ean larrialdi-egoera ezarri zuen, Lisboan. Neurri hari esker sendotu egin zen Indar Armatuen Mugimendu ezkertiarraren eragin moderatua, eta demokrazia egonkortzea lortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]