Franciscus Sylvius
Wikipedia(e)tik
Franciscus Sylvius —jaiotza izena: Franz de le Boë— (Hanau, Alemania, 1614 - Leiden, Herbehereak, 1672) sendagilea izan zen. Leidengo Unibertsitateko irakasle izan zen. Bizitzako gertaera guztien eta eritasunen printzipioa kimikan dela zioen, eta kimika medikuntzan erabili zuen lehenetakoa izan zen. Medikuntzan mistika alde batera utzi, eta fisika eta kimikako legeez baliatu beharra zegoela zioen.
Garuneko hirugarren eta laugarren bentrikuluak bereizten dituen hodia (Sylviusen akueduktu deitua), bosgarren bentrikulua (Sylviusen bentrikulu deitua), garunaren erdialdeko arteria (Sylviusen arteria), eta aurrealdeko gingila eta parietala tenporaletik eta okzipitaletik bereizten dituen pitzadura (Sylviusen pitzadura) aurkitu zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.