Franciszek Ksawery Lampi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Franciszek Ksawery Lampi

Bizitza
JaiotzaKlagenfurt1782ko urtarrilaren 22a
HerrialdeaHabsburgotar monarkia
 Errusiar Inperioa
HeriotzaVarsovia1852ko uztailaren 22a (70 urte)
Familia
AitaJohann Baptist von Lampi Zaharra
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
InfluentziakJohann Baptist von Lampi Zaharra
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoaerretratua
paisaia margolaritza

Franciszek Ksawery Lampi, Franz Xaver Lampi bezala ezaguna ere (1782ko urtarrilaren 22a1852ko uztailaren 22a)[1] poloniar margolari erromantikoa izan zen, Austrian jaioa baina Italiar jatorriko leinu bateko kide zena. Estanlisnao II Augusto garaiko  aristokrazia kideekin aritua. 1815 urte inguruan, 33 urte zituela Varsoviara joan zen eta bertan Poloniako Kongresuko margolari nagusia izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lampiren aita Italiako margolari Johann Baptist von Lampi Zaharra izan zen, Romeno-koa bera eta PoloniaJan Chrzciciel Lampi [2] izenez ezaguna. 

Klagenfurt-en jaioa aita Austriako gortearentzat lan bat egiten ari zela. Bere lehendabiziko ikasketak aitak eman zizkion [3] eta ondoren Vienako Arte Ederretako Akademian ikasi zuen, Hubert Maurer eta Heinrich Füger[4]-en estudioetan hain zuzen ere. 15 urte zituela 1797 urtean, familia osoa San Petersburgora joan zen Tsar-ak[5] egindako eskuzabaltasun eskaera onartuz. Oinordetza galduta eta aita baztertuta, 32 urte zituela eta Napoleonen Gerren ostean, 1815 urtean Varsoviara bizitzera itzuli zen.[6][7] Bere aitak Polonian izandako ospea eta haurtzaroan bertan bizi izandako urteak zirela eta, ondo moldatu zen bertako gizartean.[4]

Varsovian erakusketa ugari egin zituen urte hauetanː  1828, 1838, 1841 eta 1845 urtean; 1841 urtean arte eskola pribatu txiki bat sortu zuen.[2]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]