Franco Donatoni
Franco Donatoni (Verona, Italia, 1927ko ekainaren 9a - Milan, Italia, 2000ko abuztuaren 17a) italiar musikagilea izan zen.
Biografia[aldatu]
Milan, Bolonia eta Erromako Kontserbatorioetan Musika ikasketak egin ondoren, Bruno Madernaren eskolak hartu zituen Darmstadten eta Anton Webernen serialismoak eragindako partiturak idatzi zituen (Quartetto II, 1958). Bere teknika gozatu ondoren, era askotako lanak egin zituen: For Grilly (1960), Puppenspiel (1961), Per Orchestra (1962), Tema (1981).
1964. urtetik aurrera lehengo lanetako materialetik eta beste zenbait musikagileren lanetatik abiatuta egin zituen bere lanak: Puppenspiel 2 (1965), Etwas ruhiger im Ausdruck (1967), Souvenir (1967). 1953. urtetik aurrera, bestalde, pedagogo-lana ere egin zuen, eta Konposizioko eskolak eman zituen Milanen eta Turinen, eta 1970. urteaz geroztik Sienako Chigiana Akademian.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
