Franco Rossi
Wikipedia(e)tik
Franco Rossi (Florentzia, Italia, 1919ko apirilaren 19a - Erroma, Italia, 2000ko ekainaren 5a) Italiako zinemagilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Irratian lan egin zuen, eta, gero, Castellani eta Verganoren laguntzaile izan zen zineman. Amici per la pelle (1955, "Adiskidetasun ahaztezina") du filmik ezagunena. Urte batzuk geroago, arrakasta handia izan zuten Enrico Maria Salernok antzeztutako Odissea nuda (1961) eta Smog (1962) film luzeek. 1980tik aurrera, telebistarako lanak egin zituen.
[Kategoria:Italiako idazleak]]
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.