Franco Sacchetti
Wikipedia(e)tik
Franco Sacchetti (Florentzia edo Ragusa, Italia, 1330 edo 1335 - San Miniato, Florentziatik hurbil, Italia. 1400) italierazko idazlea izan zen. Merkatari-familia bateko semea zen, eta politikan parte hartu zuen. 1363an hasi zen idazten Libre delle rime («errimen liburua»), poesiez etengabe aberasten zuena. Bizitzaren azken urteetan, ipuin-bilduma bat argitaratu zuen, Il libro delle trecento novelle (1399, «hirurehun ipuinen liburua»). Berrehun eta hogeita hiru ipuin gorde dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
