Frankenstein

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1831ko Frankensteinen marrazki batean.

Frankenstein Mary Shelley idazle britainiarrak idatzitako libururik ezagunenaren izenburua da, 1818an lehen aldiz argitaratua sinatu barik. Eleberri hau, izuikararen genero literarioko aitzindarietako bat da. Halaber, Frankenstein eleberriak zientzia-fikzioaren hastapena zedarritu zuela esan dute batzuek, Brian Aldissek kasu. Shelleyk liburu honen lehenengo bertsioa idatzi zuen garaian, elektrizitatearen lehen erabilpen praktikoak azaltzen ari ziren, (Alessandro Volta italiarrak, 1800. urtean asmatu zuen pila elektrikoa). Garai horretan, elektrizitatearen bidez, bizitza sor zitekeela ere uste zen, eta honi buruzkoa da eleberri honetan kontatzen den istorioa. Eleberriaren izenburu osoa, "Frankenstein edo Prometeo modernoa" da. Ekintza benetako gertakarietan oinarritzen da: 1815. eta 1816. urteetan Ipar Hemisferioan Tanbora sumendiak "sumendi negua" deritzona sortu zuen gosetea, izua eta nahasteak ekarriz.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorio honetako protagonista nagusia, Viktor Frankenstein da, Ingolstadten medikuntza ikasten ari den ikasle suitzar bat. Bere nahia, elektrizitatearen bidez, bizia sortzea da. Honegatik, hildako pertsonen gorputz atal ezberdinak batzen ditu. Eta, honela, gorputz berri bat sortzen du. Bere ustetan, elektrizitatea baino ez da falta, gorputz berri horri bizia emateko. Halako batean, bere laborategiaren kanpoaldean, tximista bat erortzen da. Eta, tximista horren elektrizitatea, Viktorrek asmaturiko izaki berria dagoen ohexkarantz zuzentzen da. Handik gutxira, berak asmaturiko izakia, ohexkatik altxatzen da. Izaki hau, istorio osoan inongo izenik ez duena, laborategitik irteten da, beste gizaki batzuekin harremanak izateko asmoz. Baina, jende guztiak, bera ikustean, bereganako mespretxua eta onarpen eza erakusten dio. Arrazoi honegatik, Viktorri, neskalagun bat sortzeko eskatzen dio. Eta honek, onartu egiten du. Berak sortutako izakiak, ez dio Viktorri begirik kentzen, prozesu guzti hortan. Baina, bere kontzientziak zigorturik, Viktorrek, bere izakiaren neskalaguna desegitea erabakitzen du, azken honi bizia eman aurretik. Eta, honela, halako batean, izakiak, Viktorren neskalaguna akabatzea erabakitzen du. Baita honen lagunik onena eta beste hainbat senide ere. Honen ondorioz, Viktorrek, bere izakia azken muturreraino jarraitzea erabakitzen du, eta Artikoko izotzetan hartzen duen itsasontzi batean hiltzen da Viktor. Ondoren, honen izakiak hartzen du itsasontzia, eta hauxe esaten dio kapitainari: "Ez beldurrik izan, ez dut krimen gehiagorik egingo. Nire lana amaitu da. Ez da beharrezko ez zure ezta beste edozein gizakiren bizia bete beharrekoa bete dadin. Nahikoa izango da bizi bakarrarekin: Neurea: Eta hemendik gutxira egingo dut neure buruaz beste. Zure itsasontzia utzi, honaino ekarri nauen lera hartu, eta munduko punturik iparralderenekoenera joango naiz, han, su har dezakeen guztia bilduko dut, nire gorputz hau erretzeko txondar bat prestatzeko".

Frankenstein zinean eta telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Shelleyren pertsonaia hartuz hainbat pelikula egin dute historian zehar. Ezaguna da, halaber, Frankensteinen munstroa oinarri moduan hartuta "Monster familia" telesaila. Pelikulen artean aipagarriak:

Frankenstein. James Whale, 1931.

Bride of Frankenstein. James Whale, 1935.

Rowing with the Wind. Gonzalo Suárez, 1988.

Mary Shelley's Frankenstein. Kenneth Branagh, 1994.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frankenstein Aldatu lotura Wikidatan