Frankfurt am Main

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frankfurt am Main

 Hessen
Hiriaren ikuspegi bat.
Hiriaren ikuspegi bat.
Frankfurteko bandera

Frankfurteko armarria

Izen ofiziala Frankfurt am Main
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Hessen
Darmstadt
Koordenatuak 50°07′N 8°41′E / 50.117°N 8.683°E / 50.117; 8.683Koordenatuak: 50°07′N 8°41′E / 50.117°N 8.683°E / 50.117; 8.683
Frankfurt am Main non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Frankfurt am Main
Eremua 248,31 km2
Garaiera 112 m
Biztanleria 679.664 bizt. (2010)
Dentsitatea 2.737,16 bizt./km²
Sorrera I. mendean
Matrikula F
http://www.frankfurt.de

Frankfurt edo Frankfurt am Main[1] Hessen estatuko hiri nagusia da (Wiesbaden hiriburua den arren) eta Alemaniako bosgarren handiena. Izenak Main ibaiaren ondoan dagoela adierazten du. 2010ean 679.664 biztanle zituen, baina bere metropoliak 5.894.000 biztanle ditu.

Bigarren Mundu Gerran hiriaren % 60a desegin bazen ere, Frankfurtek antzinako monumentuak gorde ditu XV. mendeko hirigune inguruan: Römerberg, XV. mendeko San Bartolome katedrala eta Udaletxea, zenbait eliza gotiko (San Leonardo, XV-XVI. mendeak; Santa Katarina, XIV-XVII. mendeak), 1426ko ate-dorrea; Goetheren jaiotetxea.

Lur, ibai eta aire bidezko komunikabidegune nagusia izan da Frankfurt antzinatik, eta metropoli handia finantzetan (Banku nagusiak, Alemaniako lehen Burtsa), merkataritzan (azoka ospetsuak). Industriak merkataritzak adinako garrantzia du, kimika industriak batez ere (Hoechst, AEG), makinagintzak, automobilgintzak (Opel), etxeko tresnak, larrugintza eta elikagai arloa. Nazioarteko liburu erakusketa, Städel museoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria VIII. mendean eraiki zen, I. mendeko gotorleku erromatar baten gainean. 794. urtean, Karlomagno garaian, "Franconofurd" izena aipatzen zuten, hiriari lotuta. Karlos Handiak Frankoniako hiriburu eta enperadorearen egoitza izateko hautatu zuen. Ezaguna zen Erdi Aroan bertan egiten ziren azokengatik; merkataritzan eta finantzetan oso leku garrantzitsua izan zen. 1478an liburu trukeen lehen aztarnak hasi ziren egiten hirian, Liburu Azoka ospetsuaren lehen aztarnak izanda.

Hiri libre inperiala zen, enperadore germaniarrak han koroatzen ziren harik eta 1806. urtean Napoleonek Dukerri Handi bateko hiriburu egin zuen arte. 1815. urtean hiri libre bihurtu zen berriro, Konfederazio germaniarreko hiriburu. 1866. urtean Prusiak bereganatu zuen. 1871. urtean Frankfurten izenpetu zen Frantzia-Alemania arteko gerraren amaierako ituna.

Frankfurt 1944ean bonbakatua
San Pabloren eliza
Westendstraße 1 etxe orratza

1914 Frankfurteko Unibertsitatea sortu zuten, gero Johann Wolfgang Goethe Unibertsitatea izango zena. 1920. urtean Frantziako gudarosteak berme gisa hartu zuen hiria Versaillesko hitzarmena beteko zela bermatzeko. Bigarren Mundu Gerran hiriaren % 60a suntsitu zen, baina 1945. urtetik aurrera berriro eraiki zen. 1949an Frankfurter Allgemeine Zeitung (FAZ) egunkari ezaguna sortu zuten. Alemania osoan hedatuta dago.

Urte hartan ere Frankfurteko Liburu Azokak lehen edizioa egin zuten Bigarren Mundu Gerra pasa ondoren.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra aurreko arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Römer: Erdi Aroko eraikin hau seirehun urtetan zehar Frankfurteko udaletxea izan da. Römer familiak saldu zion hiriari 1405ean. Inguruan Römerberg plaza dago. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hainbat etxe suntsitu zituzten baina berreraiki egin dira eta plazak erdi aroko itxura dauka orain.
  • San Bartolome katedrala (Dom Sankt Bartholomäus edo Frankfurter Dom): XIV eta XV mendeen artean eraikitako katedrale gotikoa da. 1867an suak hartu zuen eta berreraiki beharra izan zen. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek ez zuten kaltetu. 95 metrotako altuera duen dorrea dauka.
  • San Pablo eliza (Paulskirche): 1789an eraiki zen eliza protestante honena Frankfurteko parlamentua ezarri zen 1848an, zeina Alemaniako lehenengo parlamentua izan zen.
  • Goetheren jaiotetxea (Goethe Haus)

Gerra ondorengo arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra bukatzear zegoela Frankfurtek hainbat bonbaketa jasan zituen eta hiriaren gehiengoa suntsitu zen. Berreraikuntzak estilo modernoko eraikinak ekarri zituen eta gaur egun hainbat etxe orratz ikus dauitezke, batez ere Finantza eremuan. "Mainhattan" ezizena dauka eremu honek. Etxeorratzik esanguratsuenak honako hauek dira:

  • Commerzbank Tower (259 m), Europako eraikinik altuena izan zen 1997 eta 2003 artean.
  • Messeturm (257 m), Europako eraikinik altuena izan zen 1990 eta 1997 artean.
  • Westendstraße 1 (208 m)
  • Maintower (200 m)
  • Tower 185 (200 m)
  • Eurotower (148 m), Europako Banku Zentralaren egoitza

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankfurt Europako Ekonomiaren Hiriburua kontsideratzen da, eta 2001eko ikerketa baten arabera Europar Batasuneko hiri aberatsena da.

Europako Banku Zentrala bertan kokaturik dago eta beraz euroa bertatik kontrolatzen da. Honetaz gain Alemaniako Burtsa nagusia eta Alemaniako Banku Federala (Deutsche Bundesbank) ere bertan daude. Guztira 370 banketxe desberdinek dituzte beren sukurtsalak hemen eta horregatik barruti finantzieroari Bankfurt eta Mainhattan ezizenak ematen zaizkio.

Autogintzaren erdigunea ere bada eta horregatik urtero iraila edo urrian Frankfurteko Automobil Erakusketa (Internationale Automobil-Ausstellung) egiten da.

Alemaniako industri poligono handienetako bat ere badu (Industriepark Höchst), bioteknologia, farmazia eta kimika arloko 90 enpresatik gora hartzen dituena, hala nola, Siemens AG, BASF eta Merck KGaA.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktibitate ekonomiko honek garraio sistema egokia behar du. Gaur egun Frankfurteko aireportua Europa osoan erreferentzia da. 265 hegaldi zuzen ditu, Londres-Heathrow aireportuak baino gehiago. Bidaiari kopuruaren arabera aldiz Europako hirugarrena da, London eta Pariskoen atzetik.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Frankfurt, 1971−2000)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4.0 5.6 10.4 14.5 19.5 22.3 24.8 24.8 20.1 14.0 7.7 5.0 14.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 1.4 2.2 6.2 9.3 14.0 17.0 19.3 19.1 15.1 10.0 4.9 2.5 10.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −1.3 −1.2 1.9 4.1 8.4 11.7 13.7 13.4 10.1 6.0 2.1 0.0 5.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 42.5 37.1 47.6 42.8 60.2 60.6 64.9 52.9 50.0 54.6 51.8 55.7 620.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9.8 7.1 9.3 8.5 9.8 10.3 9.3 7.8 8.1 9.3 9.7 9.9 108.9
Eguzki orduak 31.1 67.2 115.3 164.1 204.5 202.7 220.8 201.3 152.0 92.8 36.4 27.0 1515.2
Iturria: http://worldweather.wmo.int/016/c00057.htm World Meteorological Organization

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankfurtar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frankfurt am Main Aldatu lotura Wikidatan