Frankfurteko hitzarmena (1871)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau 1871ko hitzarmenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frankfurteko hitzarmena».
Frankfurteko hitzarmenaren argazkia

Frankfurteko hitzarmena Bismarck eta Thiersek Versaillesen 1871ko otsailaren 26am egindako lehen hitzarmenari jarraipena emateko 1871ko maiatzaren 10ean sinatutako hitzarmenaren izena da. Hitzarmen horren bidez 1870-71 bitarteko Frantzia-Prusia arteko gerraren amaiera hitz hartu zen.

Frantzia garaituak Altsazia (Belfort izan ezik) eta Lorrenako ipar-ekialdea (Thionville eta Metz barne, Brieyko ibarra izan ezik) eta berrogeita hamar milioi franko-urre eman behar izan zion Alemaniari, eta ordainketa egingo zela ziurtatzeko, Alemaniako gudarosteak hogeita bat departamendu frantses hartu zituen. Thiers-en laguntzari esker, 1873ko irailerako zorra kitatu eta lurraldea askatu ahal izan zen.