Frankismo
|
Espainiar Estatua |
|||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1939 – 1975
Estatu autoritarioa (Demokrazia organikoa) |
|||||||
|
|
|||||||
| Goiburua Una, Grande y Libre |
|||||||
| Ereserkia Fitxategi:Marcha Real |
|||||||
| Sorrera | 1939 | ||||||
| Desagerpena | 1975 | ||||||
| Hiriburua | Madril | ||||||
| Hizkuntza(k) | Gaztelera ofiziala, Euskera, Katalana eta Galegoa jazarriak | ||||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
| Eremua | 504.030 km2 (est. 1975) | ||||||
| Biztanleria | 35.563.535 (est. 1975) | ||||||
| Dirua | Peseta | ||||||
|
|||||||
Frankismoa edo Francisco Francoren diktadura 1939tik 1975ra Espainian ezarritako erregimen politiko diktatoriala izan zen. Francisco Franco Bahamonde militarrak ezarri zuen. Frankismoaren aldekoei frankista deritze.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Espainiako Gerra Zibila nazionalistek irabazita, Franco estatu burua izan zen. Hasierako urteetan, bere aurkarien aurkako kanpaina izugarria egin zuen, Hitler eta Mussoliniri laguntza eman zien eta Espainiaren garapena gelditu.
Aurrerago, Estatu Batuekin hasi zen harremanetan eta ekonomia zerbait bultzatu zuen. Frankismoa, erregimen politiko gisan, Francoren heriotzarekin amaitu zen. Estatu buruaren postua Joan Karlos I.a erregeak hartu zuen. Artean hasi zen diktadura erregimenetik monarkia parlamentariorako bidea, gaur egun "Espainiar Trantsizioa" deitzen dena. Francisco Francoren diktadura ez da oraindik publikoki gaitzestu, eta memoria historikoa berreskuratzeko prozesuak etengabe oztopatu izan dira.
Frankismoaren oinarriak [aldatu]
Gerraren ondorioak [aldatu]
Frankoren diktadurak ahalegin handiak egin zuen arestiko aldietatik gera zitezkeen arrastoak kontu handiz ezabatzeko. 1931ko Konstituzioak aldarrikatzen zituen askatasun guztiak eta zuzenbide eskatua indargabetu ziren, egindako nekazaritza-erreformak deuseztatu eta nekazariei emandako lurrak desjabetu eta lurjabe handiei itzuli zitzaizkien berriro. Halaber, gobernu frankistak Espainiako Bigarren Errepublikako irakaskuntza sistema erabat ezeztu zuten eta gizarteak aurreko urteetan ezaguturiko aurrerapenak bertan behera utzi zituen. Errepublika garaiko garapenak erraustu ziren eta frankistek estatu aparatu ahaldun bat antolatu zuten errepresiorako eta diktadorearen irudia goratzeko.
1938ko urtarrilean, gerraren ondarrean Francok matxinatuen alderdian gobernu bat osatu zuen Estatuaren Administrazio Zentralaren Legea deiturikoa eta honen bitartez Franco diktadoreak beregan hartu zituen ahalmen guztiak: legegintzako boterea, estatuaren eta gobernuaren buruzagitza eta alderdi bakarraren liderra izendatu zuen bere burua. Horrela, sistema autoritario faxista antoaltu zuen Hitlerrek eta Mussolinik euren herraildeetan egin zuten legez. 1939ko abuztuaren 9an, guda amaitu eta lau hilabetera, Estatu Buruzagitzaren Legea plazaratu zen Francoren boterea indartzeko. Handik aurrera, Francok biztanleriaren eguneroko bizitza kontrolatuko zukeen jainkoaren bermearekin herrialdea bakean egon zedin.
Estatu autoritarioa [aldatu]
Erregimenaren oinarriak bi gerra handien arteko aldiansortu ziren Europan. Joera faxistak gailendu ziren, diktadura-zaletasunatik oso gertu zeuden ideia hauek demokrazia, sozialismoa eta liberalismoa gaitzesten zuten.
Pentsamoldea [aldatu]
Frankismoa faxismoan oinarritzen da, Espainiara falangistek egokitua. Haren helburuak hauexek dira: Espainia osoa elkarturik egotea, katolizismoa, komunismoaren ezabatzea eta arrazismoa. Ez du demokrazia aintzat hartzen; beraz, diktadura da.
Sinboloak [aldatu]
- Cara al sol ereserkia, Irungo Pedro Mourlane Mitxelenaren letra eta Zegamako Juan Telleriaren musika duena.
Frankismoa gaur egun [aldatu]
Beren burua frankista ultraeskuindar gisan aurkezten duten taldeak oso txikiak dira: lehen hauteskunde demokratikoetan, Madrilgo Kongresuan Blas Piñar Fuerza Nueva alderdiko diputatu izan zenetik, ez dute bat bera ere lortu.
Kanpo loturak [aldatu]
(Gaztelaniaz) Artikulua Gara egunkarian
Ikus, gainera [aldatu]