Frans Eemil Sillanpää

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frans Eemil Sillanpää.

Frans Eemil Sillanpää (Hämeenkyrö, Finlandia, 1888 - Helsinki, Finlandia, 1964) finlandiar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborari-familiakoa zen, eta natura-zientzietako ikasketak egin zituen Helsinkin. 1913an jaioterrira itzuli eta idazten hasi zen.

Lehen eleberrian, Elämä ja aurinko (1916, Bizitza eta Eguzkia), bi gazte maiteminduren udaldia deskribatzen du, baina pertsonaiak, funtsean, izadiaren agerpena besterik ez dira.

Finlandiako gerra zibilak (1918) eragin zion zirrara bere eleberririk mamitsuenaren iturburu izan zen: Hurskas kurjuus (1919, Miseria Santua), gerraren zurrunbiloan harrapaturiko nekazari xume baten historia kontatzen duena. Eleberri laburrez osaturiko liburuak argitaratu ondoren Finlandiatik kanpo ezagunena den eleberria idatzi zuen: Nuorena nukkunut (1931, Loak gazterik hartu zuen), neska gazte baten bizitza laburraz eta hartan pairatuaz diharduena. Eleberri horretan eta garai bereko gainerakoetan M. Maeterlincken mistizismoaren eragina nabarmentzen da.

Sillanpäären beste zenbait eleberri: Miehen tie (1932, Gizon baten bidea); Ihmiset suviyössä (1934, Gizakiak udako gauean), eleberri poetikoa.

1939an Literaturako Nobel saria eman zioten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frans Eemil Sillanpää Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]