Frans Floris de Vriendt
Wikipedia(e)tik
Frans Floris de Vriendt (Anberes, 1516 - 1570) margolari, grabatzaile eta diseinatzaile flandriarra izan zen.
Biografia [aldatu]
Lambert Lombarden ikasle izan zen Liejan; ondoren Anberesen eskulan-maisu izendatua, Italiara joan zen. Anberesko eskolako erromazalerik handienetakoa izan zen; alegorietatik eta mitologiatik hartu zituen gaiak (Aingeru matxinatuen erorketa, 1554), baina betiere ezaugarri flandriarrak gordez. Eklektizismo hori sarri azaltzen da bere koadroetan (Familia Santua), baina bere erretratuen egitura zabalak, moldaketaren malgutasunak, adierazpenen indarrak eta mugikortasunak XVII. mendeko erretratugile flandriarren ezaugarriak ditu (Emakumearen erretratua, 1554).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.